Neska Zikinak

Generoa
Ska
Itzulia
Lehen itzulia · Ez dago izen-ematerik jasota
Fitxak
11

Izena ez zuten haiek jarri: plazatik oihukatu zieten lehen emanaldian, aurreko urteko jaietan, eta osorik hartu zuten. Bost emakume, bat ere ez hogei urtetik gorakoa, kontratenpora jotzen, mailegatutako metal-sekzio batekin. Lehiaketan izan zirenetik hamaika argazki geratzen dira, eta grabaziorik bat ere ez. Bigarren itzulira iritsi zirela jasota dago.

Grabazioa

Ez da lehiaketako grabaziorik gorde

Soinu-berreraiketa

Dantzan

2026 · 1:00 · ez da 1981eko materiala

Ondorengo gehigarrietan

LGB-ANX/003 · video · 2026

Neska Zikinak — Dantzan

Hamabost segundo, bildumako hiru argazkitatik muntatuta, taldea instrumentuekin agertzen den hiru bakarrak. Kalea argazkikoa da; begira geratzen den jendea, ez. Talde honi ez zioten oholtzarik muntatu.